Uztaila eta abuztuan gaztaren ekoizpena bertatik bertara eta larreak bisitatzeko aukera emango dute
Ondramuño gaztandegia, udako eskaintzaren aurkezpena
Idiazabalgo Ondramuño gaztandegian udako turismo eskaintza aurkeztu dute. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak Erro kooperatiba egiten ari den lanari aitortza egin dio eta bisitak %60 igo izana, “zerbait ondo egitearen seinalea” dela aipatu du.
Gaztaindegiak eta ostalaritza guneak ere aipatu ditu alkateak, eta Leire Arandia Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko zuzendariak udako eskaintzaren berri eman du. Hala,
Ohiko bisita gidatuez gain, iaz bezala aurten ere, bisita osoa (gazta eta ardo dastaketa) egiten duten bisitariei igerilekurako sarrera doan emango diete.
Bestelakoan, abuztuko ostiral guztietan Ondramuño gaztandegian
gaztaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera emango dute. Bisita gidatuak egingo dituzte, baita ere, Olazagibel baserrian
ardi latxa eta esne behiaren ustiapena erakusteko. Animasagasti gaztandegian
gazta ekologikoa nola egin ikusteko aukera emango dute. Beste berritasun bat ere gehitu diote udako eskaintzari:
larreak ezagutzeko irteera.