San Pedro eguna ospatzen ari dira Mutiloan, Santa Lutzian eta Arriaranen
Jaietako azkeneko jardunaldia dute gaur Mutiloan, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia auzoan eta Beasaingo Arriaranen. San Pedro eguna, ohiturazko ekitaldiekin ari dira garatzen toki guztietan. Denetan, ordea, mahaiaren bueltako juntadizoak dira berdintasun. Eta beroa, itzal premia eta asteburu betearen ondoren lasaia.
Santa Lutzian, goizean meza, eguerdian Goruntzen dantza saioa eta hamaiketakoa, eta arratsaldean ume jolasak eta puzgarriak dituzte, 17:00etatik aurrera. Mutiloan, 85 lagun elkartu dira Gurruntzain frontoian, herri bazkarian paella handi bat jateko. Arratsaldean argazki lehiaketako sariak emango dituzte, eta toka lehiaketa herrikoia dute. Arriaranen, meza, hamaietakoa, aizkolarien erakustaldia eta herri bazkariarekin (65 lagun) aritu dira, eguartekoan. Arratsaldean, jokoak egingo dituzte, eta Matxain eta Urdangarin trikitilariak ariko dira.