Tenperaturak 40 gradura iristea dago iragarrita gaurko, eta bero horren aurrean eguzkitik babestea eta ondo hidratatzea gomendatu dute, bereziki haurrak eta pertsona helduak.
Euskalmeten arabera, Afrika iparraldetik iritsiko den masa bero batek eragingo du tenperatura igoera, eta bihar ere mantendu egingo dira. Etzirako, osteguna, berriz, aire masa urruntzen joango da eta tenperaturak behera egingo du pixka bat. Ostiralean eta larunbatean, baina, berriz igoko direla aurreratu du Euskalmetek.
Beroari aurre egiteko, ondo hidratatzea gomendatu dute adituek, likidoak edanda, batez ere ura. Etxeetan leihoak itxita mantentzea gomendatu dute eta eguzkiak jotzen duen lekuetan pertsianak ere ixtea. Arropa eta oinetako arinak janztea da beste gomendioetako bat, eta batez ere itzaletan egotea edo eguzkitik ondo babestea.
Haurrak eta pertsona helduak dira bero honekin gehien sufritzen dutenak, eta horregatik, haiengan arreta berezia jartzea gomendatu dute.