Oiangu Pilota Elkateak Ordizia Hiria txapelketaren edizio berri bat antolatu du, eta egunik zehaztu ez badute ere, «laister» hasi eta uztailean zehar jokatuko dira partida guztiak. Pala motzean jokatzen den txapelketa honetan, 9 bikotek parte hartuko...
Oiangu Pilota Elkateak Ordizia Hiria txapelketaren edizio berri bat antolatu du, eta egunik zehaztu ez badute ere, «laister» hasi eta uztailean zehar jokatuko dira partida guztiak. Pala motzean jokatzen den txapelketa honetan, bederatzi bikotek parte hartuko dute, hiru bikoteko ligaxketan banatuta.
Txapelketan parte hartuko duten pilotari gehienak goierritarrak dira; 18tik 16, hain zuzen ere. Horien artean, Oiangu taldekoak ez ezik, Idiazabalgo Atxurbide taldekoak ere ariko dira lehian.
Kanporaketak berehala hastekoak dira. Hiru taldetan banatu dituzte pilotariak; hauetako bakoitzean, hiru bikotek jokatuko dute elkarren aurka, ligaxka moduan. Horietatik, talde bakoitzeko aurrenekoa eta bigarren gelditzen direnen artean
average onenak dituztenak sailkatuko dira, finalerdiak jokatzeko. Uztailaren 22an jokatuko dira, eta horietatik aterako dira finala jokatuko duten bi bikoteen izenak. Finala berriz, ohiko moduan, Santiago Egunean jokatuko da, uztailaren 25an. Partida guztiak Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokatuko dituzte.