Bihar ere bero egingo du, baina gaur baino gutxiago
Pronostiko guztiak bete dira, eta bero zakarra egin du gaur Goierri osoan. Euskalmetek emandako datuen arabera, Ordiziako meteorologia estazioan 38,5 graduko maxima neurtu dute, arratsaldeko 15:30ean. Jendeak ahal izan duen moduan aurre egin dio beroari; asko etxean geldituz –kaleak ohi baino hutsagoak egon dira–, eta igerilekuetara edo leku freskoren batera joanda besteak.
Biharko ere beroa eta tenperatura altuak iragarri dituzte, baina ez gaur adinakoak. Termoetroak 35 gradura iritsi daitezke barrualdean. Arratsaldean, ordea, haizea aldatu eta ipar-mendebaldekoa sartuko da; tenperaturak freskatu eta trumoi hodeiak sortuko dira, eta litekeena da zaparradaren bat edo beste ere botatzea.
Bien bitartean, beroari aurre egiteko, itzaletik ibiltzeko eta ur asko edateko deia egin dute larrialdi zerbitzuek. Kontu berezia izan behar da adineko jendearekin, ezinduekin eta umeekin.