Amiantoagatik hildako Arcelorreko langile baten senideei pentsioa igoko diete
Olaberriako lantegian lanean aritzeagatik eta amiantoaren eraginez hildako langile baten emazteari alarguntza-pentsioa igoko dio Gipuzkoako Gizarte Segurantzak, CCOO sindikatuak jakitera eman duenez. Bien semeak jasotzen duen desgaitasun pentsioa ere igotzea lortu dute. Hala erebaki du GGSk, langilearen heriotza laneko gaixotasun baten eraginez eman zelako, zehazki 1958 eta 2000 urteen artean amiantoarekin eta silizearekin lanean aritzearen ondorioz.
Sindikatuko iturriek argitu dutenez, langileak urteak eman zituen fundizioko kearen eta hautsaren eraginpean lanean. “Bat ere babesik gabe eta beharrezko meditu azterketarik egin gabe” lanean aritzeagatik gaixotu zen langilea CCOOren arabera; iazko abenduan OSALANEk “lan gaixotasunaren ondorioz” hildako langileen zerrendara gehitu zuen Olaberriako Arcelor-Mittalen lanean aritutako langilea eta beste lankide batzuk.