Meza, hamaiketakoa, herri bazakaria eta toka txapelketa izango dituzte bihar. Igandean amaituko dira.
Santa Isabel eguneko hamaiketakoa, iaz. / Aimar Maiz
Ataungo Aia auzoan bihar hasiko dituzte festak, Santa Isabel egunez. Ohitura den bezaala, meza ondorengo hamaiketakoarekin murgilduko dira jai giroan, eta eguerdian herri bazkaria egingo dute. Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak eta Santi eta Katxo trikitilariak izango dira bazkaria girotzen.
Lau eguneko egitaraua prestatu dute, igandera bitartean. Haurren eguna izango da etzi, eta gazteen eguna larunbatean. Egitarau osoa:
BIHAR
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa.
14:30. Herri bazkaria bertsolari eta trikitilariekin.
19:00. Toka txapelketa.
ETZI. Haurren eguna.
16:00. Pili Eskisabel ipuin kontalaria, Otsoak dantza taldearen emanaldia, zirko tailerra eta haurrentzako jolasak.
Ondoren. Txokolate beroa banatuko dute.
21:00. Auzo afaria.
Gauean. Kuntu! taldearen kontzertua.
UZTAILAK 4, LARUNBATA. Gazteen eguna.
18:30. Sagardo eta sardina dastaketa.
19:30. Bizikleta jaitsiera. Esatehaundiko antenatik plazara.
21:00. Gazte afaria.
Gauean. Kontzertuak: Emon, Guri Bost eta Dj Bull.
UZTAILAK 5, IGANDEA.
12:00. Kantu poteoa.
12:30. Pilota partiduak. Haurrak: Arrillaga eta Zubizarreta. Infantilak: Etxeberria eta Senar. Seniorrak: Mintegi eta Zubizarreta.
18:00. 29. Dantzari Txiki Txapelketa.
Ondoren. Eneko eta Lohitzuneren eskutik trikiti saioa jaiei amaiera emateko.