Hare Haizea elkartearen eta Vacaciones en paz programaren bidez, sei haur saharar etorri dira aurten Urretxu eta Zumarragara. Sei haur horietatik bik lehen aldia dute, gainera. Ekainaren 29an eta 30ean iritsi ziren,
Mikel Serrano eta Jon Luqui alkateek eta bi herrietako zinegotziek egin diete harrera, Zumarragako udaletxean. / Maialen Igartua
Hare Haizea elkartearen eta
Vacaciones en paz programaren bidez, sei haur saharar etorri dira aurten Urretxu eta Zumarragara. Sei haur horietatik bik lehen aldia dute, gainera. Ekainaren 29an eta 30ean iritsi ziren, eta harrera familiekin biziko dira
abuztuaren amaiera bitartean.
Urretxu eta Zumarragako
udalek ongi etorria egin diete gaur sei haurrei, Zumarragako udaletxean. Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Jon Luqui urretxuko alkatea eta bi herrietako zinegotziak izan dira ekitaldian, baita Hare Haizea elkarteko kideak eta haurren harrera familiak ere.
Aurten
hamahirugarrenez etorri dira haur sahararrak Urretxu-Zumarragara, eta Serranoren hitzetan hori “aberasgarria” da. “Bizitzari beren ikuspuntutik begiratzeko aukera ematen digute”, adierazi du. Luquik, berriz, uda “ahalik eta ongien” pasatzeko esan die haurrei, eta herriko haurrekin integratzeko.
Azken urteetan harrera familia gutxiago
Hare Haizea elkarteko kideek ere hartu dute hitza gaurko ekitaldian. Haur hauek
Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan bizi direla adierazi dute, eta udak han “oso gogorrak” izaten direla, tenperatura altuengatik. Hori dela eta, eskerrak eman dizkiete proiektu honetan parte hartzen duten guztiei, bereziki familiei.
Dena den, Hare Haizeak adierazi du azken urteetan gutxitu egin dela harrera familien kopurua, eta jendeari animatzeko deia luzatu diete.
Ekitaldiaren amaieran opari txiki bat egin diete haurrei, oroigarri modura.