Etzi arratsaldean botako dute jaiei hasiera emango dien suziria, eta igande gauean sardinaren hileta egingo dute amaitzeko.
Larunbatean pintxo lehiaketa egingo dute bigarren urtez. Irudian iazko lehiaketa. / Irati Badiola
Altamira auzoan jaiak izango dituzte asteburuan. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Etzi hasiko dituzte jaiak, 17:00etan suziria botata, eta igandean amaitu, sardinaren hiletarekin. Bitartean, hainbat eta hainbat ekintza izango dira adin guztietako auzotarrentzat. Etzi, esaterako, futbolin txapelketa, buruhandiak eta kontzertuak izango dira Altamiran.
Dena den, larunbata izango da egun indartsuena. Haurrentzat, krosa, marrazki lehiaketa, apar festa eta buruhandiak izango dira larunbatean. Helduentzat, berriz, pintxo lehiaketa, bertso poteoa, bakarrizketak… Eta, nola ez, Altamirako festetan ohikoa den mozorro gaua. Egitaraua:
ETZI:
17:00. Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.
18:00. Futbolin txapelketa bikoteka.
20:00. Buruhandiak.
20:30. Jubilatuentzako lunch-a.
21:30. Potrotaino eta Nazarenos del Norte.
00:30. Dj Jerry.
UZTAILAK 4, LARUNBATA:
10:00. Haurrentzako krosa.
10:30. Haurren marrazki lehiaketa.
12:30. Pintxo lehiaketa eta gazta dastaketa.
13:30. Bertso poteoa.
16:00. Mus txapelketa bikoteka.
18:00. Apar festa.
20:00. Buruhandiak.
22:00. Bakarrizketa.
23:30. Drindots taldearekin dantzaldia.
00:00. Mozorro lehiaketa.
03:30. Dj Patxanga eta Dj Xabeat.
06:00. Matutina.
UZTAILAK 5, IGANDEA:
13:00. Errondaila.
16:00. Toka txapelketa.
18:30. Gorriti eta bere animaliak.
19:30. Dj Jerry.
22:30. Sardinaren hileta.