Ansoategi elkartea eta taberna ez ixteko eskatu dute Lazkaon
Espainiako Auzitegi Gorenak ‘herriko tabernak’ ixteko erabakia berretsi eta gero, hainbat protesta ekintza egiten ari dira asteotan. Lazkaon, manifestazioa egin dute gaur iluntzean, Ansoategi kultur elkartearen taberna eta egoitza konfiskatu nahi dituztela salatzeko. 20:00etan hasi da protesta, eta 200 bat lagun bildu dira Lazkaoko kaleetan, ‘Ansoategi herrikoa libre’ zioen pankartaren atzean.
Bihar, bestalde, Libre Eguna egingo dute Ordizian, hango ‘herriko taberna’ ixteko erabakiaren kontra.