Medellin hiribiruko metrorako unitateak dira; 89 milioi euroko kontratua sinatu du.
Beasaingo CAFek egingo ditu Kolonbiako Medellin hiriko metroko 20 tren.
Beasaingo CAF enpresak Kolonbiako Medellin hiriburuko metroa hornitzeko hiru kotxeko 20 tren egiteko kontratua sinatu du. 89 milioi euroko kontratua da. Dagoeneko lehenego unitatea Kolonbiara bidean da.
Medellin Kolonbiako bigarren hiririk handiena da, Andeetako mendizerran dago. 1995ean inauguratu zen Medellingo metroa. CAFetik adierazi dutenez, kontratu horrekin garbi geratzen da Kolonbiako merkatuaren aldeko apustua sendoa dela, “proiekzio erakargarriak dauden herrialdea baita, bereziki Bogotako metroko etorkizuneko proiektuari dagokionez”.