Idiazabal Gaztaren Kofradiak 26. Kapitulua ospatuko du igandean
Idiazabal Gaztaren Kofradiak, urteko ekitaldi nagusietako bat ospatuko du igandean Ordizian, bertan egingo baitute kofradiaren 26. kapitulua. Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako kofradiak elkartuko dira bertan, eta herrian barrena desfilea egin eta gero, udaletxean egingo dute ekitaldi nagusia. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira denak, Martinez Jatetxean. Aurten, ohorezko lau kofrakia kide berri izendatuko dituzte: Manuel Bengoetxea artzaina, Unanue Gozotegia, Miguel Calvillo eta Paco Etxeberria mediko forentsea.
Egitaraua:
- 10:30. Gonbidatutako kofradiei ongietorria eta hamarretakoa, D’Elikatuz zentroan.
- 11:30. Ordiziako Santa Ana abesbatzaren kontzertua eta ongietorria.
- 12:00. Kofradia kideen eta gonbidatuen desfilea, herrian zehar, dantzariek eta txistulariek lagunduta.
- 12:30. Udaletxeko areto nagusian, Jose Migel Santamaria alkatearen ongietorria. Ondoren, Kofradia kide berrien eta Ohorezko Kofradia kideen izendapena.
- 14:00. Bazkaria Martinez jatetxean. Bazkalondoan, opari zozketa eta dantzaldia.