Ordiziako Sari Nagusiak 150 atleta baino gehiago bilduko ditu bihar Altamiran
Ordiziako Atletismo Sari Nagusia – Jose Antonio Peña mitina jokatuko dute bihar Ordizian. Txindoki elkarteak antolatutako probak, 150 atletatik gora bilduko ditu Altamirako estadioan. Guztira, 12 kirol edo diziplina ezberdinetan ariko dira parte-hartzeaileak, eta horien artean, Euskal Herriko nahiz estatu mailako izen ezagun ugari etorriko dira, tartean Angel David Rodriguez Pajaro, Nagora Agirre eta Alazne Furundarena.
Guztira, 159 izango dira parte hartuko duten kirolariak, 121 gizonezko eta 37 emakumezko. Luzeera ezberdinetako korrika probak, pisu jaurtiketa, luzeera edota pertika jauziak ikusteko aukera izango da, besteak beste. Arratsaldeko 16:30ean, umeentzako lasterketak egingo dituzte, eta 17:00etatik aurrera, helduen txanda izango da. 19:30era bitartean, 12 kirol probetako saioak egingo dituzte. Handik aurrera, berriz, finalak izango dira.
Proben ordutegia:
- 17:00: Pertika jauzia (gizonezkoak).
- 17:00: 50 metroko lasterketa (benjamin mutilak).
- 17:20: 50 metroko lasterketa (benjamin neskak).
- 17:40: 60 metroko lasterketa (alebin mutilak).
- 18:00: 60 metroko lasterketa (alebin neskak).
- 18:00: Pertika jauzia (emakumezkoak).
- 18:00: Pisu jaurtiketa (gizonezkoak).
- 18:15: Mailu jaurtiketa (erakustaldia).
- 18:20: Jose Antonio Peñari omenaldia.
- 18:30: Luzeera jauzia (gizonezkoak).
- 18:30. 100 metroko lasterketa (gizonezkoak).
- 18:50. 100 metro hesiak (emakumezkoak).
- 18:55. 400 metroko lasterketa (emakumezkoak).
- 19:00. 400 metroko lasterketa (gizonezkoak).
- 19:00. Pisu jaurtiketa (emakumezkoak).
- 19:10. 200 metroko lasterketa (emakumezkoak).
- 19:20. 1.500 metroko lasterketa (gizonezkoak).
- 19:30. 5.000 metroko lasterketa (gizonezkoak) Finalak:
- 19:50. 50 metroko lasterketa (benjamin mutilak).
- 19:50. 50 metroko lasterketa (benjamin neskak).
- 19:50. 60 metroko lasterketa (alebin mutilak).
- 19:50. 60 metroko lasterketa (alebin neskak).
- 20:05. 100 metro hesiak (emakumezkoak).
- 20:10. 100 metroko lasterketa B (gizonezkoak).
- 20:15. 100 metroko lasterketa A