
Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren kontra kalera aterako dira gaur ordiziarrak eta beasaindarrak, atzo
Lazkaon egin zuten bezala; ‘herriko tabernen’ itxiera salatazeko ekintzak antolatu baitituzte bi herrietan. Ordizian
Libre Eguna ari dira egiten, eta bigarren eskuko liburu trukea, patata tortilla lehiaketa eta luntxa ari dira egiten goizean zehar; ‘harresi bazkaria’ dute deituta 14:30etarako, eta arratsalderako sagardo dastaketa; 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Irriki elkartea eta ‘herrikoa’ “libre eta zabalik” nahi dituztela aldarrikatzeko.
Beasainen atzo arratsaldeko ekintzen jarraipena izango dira gaurko antolatu dituztenak. Murala margotzen ari dira Arrano tabernan eta arratsaldean pintxo-pote “desobedientea” egingo dute, 19:00etan hasita. Bi herritako ekintzetara kamiseta laranja jantzita joateko deia egin dute.