
Juan Joxe Agirre Lazkaoko Beneditarren artxiboko arduradunak
Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko domina jaso du eguerdian. 1764an sortutako elkarteak Agirrek urtez urte egin duen lana aitortu nahi izan du domina honekin, euskal hondarea jasotzeko ahaleginea bilduma oparoa bildu baitu Agirrek.
Azkoitian (Gipuzkoa) egin den ekitaldian eman diote domina, eta bertan hitzaldia egin du Agirrek, euskal ondare bibliografiko eta dokumentala bildu eta gordetzeko “Lazkaoko Beneditarrek egin duten ekarpen xumea” azalduz. Dominarekin batera diploma ere jaso du Agirrek Azkoitiako Intsausti Jauregian.