«Baliteke haurrak gehiegi babestea,baina maitasun handienarekin egiten da guztia»
Maitane Insausti Irastorza (Mutiloa, 1980) haur hezitzailea da Ezkio-Itsasoko haur eskolan. Bere denbora librean, lagunartean, mendira joatea oso gogoko du.
Haurrak gustura ...
Maitane Insausti Irastorza (Mutiloa, 1980) haur hezitzailea da Ezkio-Itsasoko haur eskolan. Bere denbora librean, lagunartean, mendira joatea oso gogoko du.
Haurrak gustura egoteko sekretua zein da?
Beharrak asetuta izatea.
Haurrak gehiegi babesten ditugu?
Baliteke, baina egiten den guztia maitasun handienarekin egiten da.
Igo duzun mendirik politena?
Aralarko edozein.
Gogorrena?
Balaitous, gehien bat egun berean igo ginelako aterpetxetik tontorrera eta jaitsi beheraino.
Zein mendi igotzea amesten duzu?
Edozein, guztiak igotzen gozatzen dut.
Urtaro bat.
Guztiak, denek daukate bere xarma.
Zaletasun bat.
Euskal dantzak ikastea eta dantzatzea.
Musika talde bat.
Hertzainak.
Liburu bat.
La Herbolera, Toti Martínez de Lezearena.
Oporretarako plan bat.
Mendi buelta bat egin, eta ondoren, putzu edo errekaren batean bainu eder bat hartzea, esaterako.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ez da gauza asko behar niri irribarrea sortzeko.
Eta beldurra?
Familiakoak sufritzen ikustea.
Mutiloako txokorik gustukoena?
Lierni gainean mahaiekin dagoen txokoa.
Herriko alkate bazina?
Puff…utzi utzi, ez noa izan baino lehen pentsatzen jartzera behintzat.