San Ferminak ehun iruditan laburtu ditu Carlos Mediavillak
Uztaileran 6an hasi eta atzora arte ehunka argazki egingo zituen argazkilari urretxuarrak Iruñean, eta bilduma horretatik batzuk aukeratu ditu Goierriko Hitzaren bidez erakusteko. Ehun inguru dira egunkarira bidali eta honen bidez ikusi daitezkeen irudiak: entzierroetakoak, festa girokoak, argazkilarienak, iruindarrenak eta bisitarienak…
Ohituraz urteak daramatza Mediavillak uztaileko festa handira joaten, argazki kamera gainean, festak uzten duena objetiboaren begitik jasoz. Oso du gustuko gainera Iruñeara joatea, eta bertan bizitakoa jasotzea. Gero eta zailtasun gehiago izaten ditu bidean, gero eta gehiago baitira San Ferminak bizi nahi dituzten argazkilariak ere.
Aurten ere, ordea, kasik egunero izan da Nafarroako hiriburuan argazkilari urretxuarra, eta beste behin festaz gozatzeko aukera izan du. Bizitakoa ehun argazki ingurutan laburtuta kontatu nahi izan die goierritarrei.