Itsasoko ostatua. / Asier Zaldua
Ia urtebetez egon da itxita Itsasoko ostatua, Pepi Urretabizkaiak utzi zuenetik. Hainbat berritze lan egiteko aprobetxatu du udalak denbora hau: sukaldea tresneria berriarekin hornitu dute eta komunak irisgarritasun legera egokitu dituzte. Obrak amaituta, astelehenean inauguratuko dute ostatua, 20:00etatik 22:00etara.
Labekoa jatetxearen ardura duten Aida Borrego eta Manuel Angel Hernandez senar emazteek hartuko dute Itsasoko ostatuaren ardura. Bi urteko kontratua sinatu dute oraingoz, berritzeko aukerarekin.