Elite eta 23 urtez azpikoentzako lasterketa da Loinaz txirrindulari elkarteak antolatzen duena. 153 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Goierriko errepideetan.
Aritz Bagüesek irabazi zuen Beasaingo iazko Loinaz klasika.
Historia handiko txirrindularitza klasikoa, Loinaz proba V. Ion Lazkano memoriala, jokatuko da igandean Beasainen, 09:30ean hasita. Elite eta 23 urtez azpikoentzako lasterketa da Loinaz txirrindulari elkarteak antolatzen duena.
153 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Goierriko errepideetan. Eizaga, Atagoiti, Liernia (bi aldiz), Mandubia eta Olaberriko mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek.
22 talde elkartuko dira irteera puntuan: Eki Gipuzkoa, Lizarte, Edp, Baque, Seguros Bilbao, Hostal La Torre, Debabarrena, Caja Rural, Ampo, Ibaigane Opel, Telco’m Gimex, Sopela-Uberaga, Gomur Cantabria, Zirauna-Infisport, Plastimer Costa Almeria, G.D. Bicicletas Coluer, Rias Baixas, G.D. Gsport, Extremadura, Keith Mobel Murcia, Ciudad de Oviedo eta Atika Safirfruits.
Aurtengoan, Indar Sari Nagusia jokatuko da, Beasaingo enpresa sortu zela 75 urteurrena delako.
Zirkulazio oharrak
Txirrindulari lasterketaren prestaketak direla eta, gaur, 09:00etatik aurrera, Kale Nagusian 33. zenbakitik 37. zenbakira, Basconia banketxetik Ibañez kafetegiraino eta Gernika pasealekuan (pilotalekuaren atzealdean) lerroan eta zeharka dauden aparkalekuetan ibilgailurik ez aparkatzeko eskaria egin dute udaletik.