Erdi Arora itzuliko da Segura asteburuan
Segurak bere iraganari keinu egingo dio asteburuan, bi urtean behin antolatzen duen
Gure erroetan murgilduz Erdi Aroko festarekin. Kaleek garai hartako itxura hartuko dute lastoz eta banderatxoz hornituta, eta herritarrek ere orduko arropak jantziko dituzte soinean, garaiko lanbideen interpretazio landua eginez. Plaza Zaharreko Lagunek antolatzen dute festa, Segurako Udalaren babesarekin.
Erdi Aroko festa bihar hasiko da, 16:00etan, kasko historikoan prestatu dituzten 33 atariren irekierarekin. Noble eta txistulariek parte hartuko dute irekieran. Kale animazioa izango da gero: sorginak gurdian, zaldunak, eskuz garia jotzea plaza zaharrean, tiroa arkuarekin frontoi zaharrean, hegazti erakustaldia… Erdi Aroko afari girotua izango da gauean, eta herritarren antzerkia:
Bidean galdutako izana eta izena. Erraztiolatza-Segura 1236.
Igandean jarraipena
Igandean 10:00etan irekiko dituzte atariak, eta 19:00etan itxi. Ekitaldi nagusia 12:00etan egingo da, Artaxonako erregearen ongi etorria irudikatuko baitute Germanenetik plazara.