Stock Azoka egingo du Bi-Tarteanek Zumarragako plazan
Datorren asteazkenean, uztailak 22, Stock Azoka egingo du Bi Tartean merkatari elkarteak Zumarragako Euskadi plazan. Elkarteko 16 dendak parte hartuko dute eta mauka azoka 10:00etan ireki eta 21:00etara arte zabalik
Datorren asteazkenean, uztailak 22, Stock Azoka egingo du Bi Tartean merkatari elkarteak Zumarragako Euskadi plazan. Elkarteko 16 dendak parte hartuko dute eta mauka azoka 10:00etan ireki eta 21:00etara arte zabalik egongo da. Merkealdiak kalera ateratzea da elkartearen asmoa. Egun osoan zehar haurrentzako kale animazioa izango da eta 19:00etan apar festa egingo dute.
Azokan izango diren dendak:
- Haur moda: Baby, Jazz, Kux- kux
- Kirolak: Alex kirolak, Intersport Loramendi, Zerki
- Moda: Hamahiru, Boca-boca
- Oinetakoak: Txiki
- Lentzeria: Julita mertzeria, Kuttun, Titare
- Burdindegia: Urdangarin
Loredenda:
– Goilore
Edertasun integrala:
– Onure
Irudi asesoria:
– Naif
Egun osoan zehar umeentzat animazioa egongo da, eta arratsaldeko 19:00tan txikienentzat Apar festa izango dugu.