Txamarretxeko festa bihar egingo da, Zaldibian
Zaldibiako Txamarretxe auzoan urteroko festa egingo dute bihar. Iztueta dantza taldearen emanaldiak emango dio hasiera festari. Toka txapelketa izango da gero, eta usadioari jarraituz, Arrese jatetxeak ardoa eskainiko du eta Iñaki Larrartek sagardoa. Unai Agirre eta Iker Zubeldia bertsolariek saioa egingo dute, eta segidan, Arrese jatetxearen atarira joango dira auzotarrak afaltzera. Bi bertsolariek ez ezik, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilari legazpiarrek girotuko dute afalondorena goizaldera arte.