Sagardo dastaketa Alegin, ostiralean. / Aimar Maiz
Goierriko bi auzotan jaiak izan dituzte asteburuan: Alegin (Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiriako auzoa) eta Aztirin (Gabiria eta Legazpiko auzoa). Alegin ostiralean bota zuten jaien hasierako suziria, eta
sagardo dastaketa izan zuten gero, urteroko moduan. Herri afariaren ostean, berriz, Joselu Anaiak taldearekin erromeria izan zuten. Aurten 30. urtez jo dute Joselu Anaiek Alegin.
Larunbatean, bestalde, paella jatea izan zuten alegiarrek, eta arratsaldean herri kirolak.
Asteazkenean amaituko dira Alegiko Madalena jaiak, Madalena egunean, hain zuzen. Meza, Goruntz dantza taldearen emanaldia eta hamaiketakoa izango dituzte eguerdian. Arratsaldean, berriz, haurrentzako puzgarriak.
Bola txapelketa Aztirin
Aztirin hiru egunez izan dira jaiak, ostiralean hasi eta atzora arte. Besteak beste bola txapelketa jokatu dute auzotarren artean. Sailkapenak:
(Larunbatean):
1. Felix Maiz
2. Patxi Arrondo
3. Jabier Zabaleta
4.Iñaki Maiz
(Igandean):
1.Andoni Berasategi
2.Pastain
3.Felix Maiz
4. Garbiñe Alustiza (Lehenengo emakumea)
Gazteetan: Naiara Peñagarikano
Aztiriko bola txapelketako sarituak.