Arrakastatsua izan da Lemniskatak antolatutako Basterretxearen omenaldia
Larunbat arratsaldean 70 lagun elkartu ziren Arriarango urtegia eta araztegia ikusteko. Edorta Kortadiren hitzaldian eta afarian 50 lagun elkartu ziren.

Lemniskata elkarteak antolatuta Arriarango urtegia eta araztegia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zen larunbatean.
Beasaingo Lemniskata elkartekoak pozik dira Nestor Basterretxearen omenez antolatutako ekintzetan izan den herritarren partaidetzarekin. Arriarango urtegia eta araztegia ikusteko 70 lagun elkartu ziren larunbat arratsaldean, eta bi talde egin behar izan zituzten bisitaldiak egiteko.
Arriarango Intxaurpe elkarteko Edorta Kortadiren hitzaldian ere 50 bat elkartu ziren, baita afarian ere. Kortadik Nestor Basterretxearen Arriarango eskulturaz azalpenak eman zituen.
Udako atsenaldiaren ondoren, Lemniskatak hurrengo ekintza irailaren 27an egingo du, Mutur Beltz egunaren barruan.