Beasaingo irakurle taldeak azken saioa egingo du ostiralean 'Neronek tirako nizkin' liburua irakurrita
Memoria historikoaren gaia landuko dute. Arrakasta izan du liburuak eta dagoeneko 30 lagunetik gora dira liburua irakurtzen ari direnak. Oraindik badago aukera liburutegian liburua eskuratzeko.
Ostiralean, hilak 24, 17:30ean, Beasaingo Igartza Jauregian elkartuko da Beasaingo irakurle taldea Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburuaren inguruan solasteko. Memoria historikoaren gai lantzeko 36eko gerrako oroitzapenak kontatzen dituen liburua irakurriko dute.
Dagoeneko 30 lagunetik gora dira liburua eskuratu eta irakurtzen ari direnak, eta PDF bidez irakurri dutenak ere badira. “Ikaragarrizko kopuruak dira eta oso oso pozik gaude”, dio Irati Goikoetxea taldearen dinamizatzaileak. Oraindik ere geratzen dela aleren bat edo beste liburutegian.
Uztailaren 27an irakurketak Bestetik, uztailaren 27an, 19:00etan, Gerra Zibilean hildako beasaindarren omenez urtero egiten den ekitaldira ere animatu nahi dituzte herritarrak. Irakurle taldekoek beraien ekarpena egingo dute irakurketak eginez, fusilatuen eskulturaren aurrean.