Itsasoko ostatua ireki dute
Gaur arratsaldean ireki dute Itsasoko ostatua, ia urtebete itxita eman ondoren. Ostatua Labekoa jatetxeko lan taldeak hartu du. Asteartetik igandera irekiko dute, 10:00etan. Astearte, asteazken eta ostegunean 15 euroko menua eskainiko dute eta ostiral, larunbat eta igandetan 25 eurokoa. Bertako produktuak erabiliko dituzte eta ekitaldiak antolatu ere bai. Lehen egun honetan jende asko hurbildu da Itsasoko ostatura.