Mikel Iturria eta Miguel Angel Ballesteros izan dira bigarrena eta hirugarrena.
Lizarte taldeko Jorge Arcasek irabazi du 88. Loinaz klasika. Argazkilaria: Angel Elortza.
Beasaingo Loinaz klasikaren 88. edizioa jokatu zen atzo goizean Beasainen eta Goierriko errepideetan 153 kilometro eginda, Lizarte taldeko Jorge Arcas izan zen atzo Beasaingo helmugara iristen lehena. Bigarrena Euskadi Fundazioko Mikel Iturria izan zen; hirugarrena Specialized taldeko Miguel A. Ballesteros; laugarrena Bicicletas Rodriguez taldeko Pablo Guerrero eta bosgarrena, Supermercados Froiz taldeko Miguel Gomez.