Ostirala baino lehen eman behar dute izena. Irailaren 24tik 27ra banatuko dituzte pintxoak.
Iaz hamar Mutur Beltz Pintxo sortu zituzten Beasainen.
Iraileko azken asteburuan Mutur Beltz eguneko ekitaldiak izango dira Beasainen, udalak, Igartzako Kultur Mahaiak eta herriko hainbat egiralek elkarlanean antolatuta. Herriko ostalariek sortutako Mutur Beltz Pintxoa izango da festaren elementuetako bat.
Prestaketa lanean ari dira antolatzaileak eta egitasmoan parte hartu nahi duten ostalariek ostirala baino lehen eman beharko dute izena, 943 028 065 telefono zenbakira deituta edo
kultura@beasain.eus posta elektronikora idatzita.
Iaz Beasaingo hamar tabernek hartu zuten parte. Izena ematen duten guztiek erabakiko dituzte pintxoen inguruko ezaugarriak eta bestelako zehaztapenak. Parte hartzaileek Enrique Freischmann adituaren ikastaroa jasoko dute irailaren 15ean.