400 urteen bilduma, sarean
Goierriko hamabost herrik 1615eko otsailaren 4an eskuratu zuten hiribildu titulua. Bi mende lehenago Seguragandik auzotu ziren batzuk eta Ordiziagandik bereizi ziren besteak. Herri izaera ofiziala ziurtatzen zien titulu hura jaso zuteneko laugarren mendeurrena ospatzeko hamaika ekitaldi egin dituzte aurten beraz, Goierriko hainbat herritan.
Goierriko Hitzak eta GoiBerrik orduko haien kontaketa jaso du herriz herri azken hilabbete hauetan. Orain berriz, paperean argitaratutako lanen bilduma osoa, Interneten jarriko dugu irakurgai. Bideoz, mapaz eta irudiz lagundutako bilduma izango da. Goierriko Hitzaren atari digitalean, ‘Herrien Goierrik 400 urte’ atal berezi honetan ondutako erreportajeak argitaratuko dira.