Aitor Aldasoro alkateak jakinarazi duenez, "hodia aurkitu dugu eta ura behar bezala jaso gabe dagoela ikusi dugu".
Oriamendi kaleko usain txarren jatorria aztertzen aritu dira kameren bidez.
Beasaingo Oriamendi kalea berritu zutenetik hainbat arazo antzeman dituzte bertako auzotarrek. Aitor Aldasoro alkateak jakinarazi duenez, «atari bakoitien aldean, adibidez, bi muturretan kexak daude: 25-27-29 aldean usain txar arazoak daude eta kale hasieran, ura sartzen da lokaletara». Atzo, zorua zulatuta eta bideo kameraren laguntzarekin usain txarrak zergatik eta non sortzen diren aztertu zuten: «Hodia aurkitu dugu eta ura behar bezala jaso gabe dagoela ikusi dugu. Kalea irekita konpontze bidean jarri dugu».
Atari bakoitien aldean ere aurkitu dute arazoaren jatorria: «Igogailu bateko zuloan ura azaldu da», gaineratu du Aldasorok.
Arazoei konponbidea bilatzeko lanean ari da Beasaingo Udala. “Dirudienez, hilabeteak dira udalari bilera eskatu zitzaionetik eta kasurik ez omen zitzaien egin. Ea pazientziaz, pixkanaka, konpontze bidean jartzen dugun guztia”.