Ehunmiliakek merkatariak, laguntzaileak, udalak, babesleak, boluntarioak eta lasterkariak eskertu ditu
Ehunmiliak lasterketako antolakuntza batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie merkatariei, laguntzaileei, udalei eta babesleei, “zuen ekarpenari esker Beasain eta inguruek Ehunmiliak, Goierriko 2 Haundiak eta Marimurumendi mendi-lasterketez gozatzen jarraitzeko aukera ematen diguzuelako”.
Antolakuntzan aritutako boluntarioak ere ez ditu ahaztu Ehunmiliakeko antolakuntza batzordeak: “Ezin ahaztu aurtengo honetan ere gurekin izan ditugun 1.400dik gora bolondres. Antolakuntzatik bihotz-bihotzez eskertzen dizuegu emandako babes eta laguntza guztia”.
Azkenik, Ehunmiliak, Goierriko 2 Haundiak eta Marimurumendi mendi lasterketetan parte hartu duten korrikalariak eskertu nahi izan dituzte, “eurak direlako proiektu honen zati garrantzitsuetako bat”.