Miriam Cepeda organo-jotzailea.
Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejo musikari bizkaitarrek
Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko IX. Jaialdiaren hirugarren kontzertua egingo dute larunbatean, hilak 25, Tourseko San Martin elizan, 18:00etan hasita. Organo eta klanirete doinuak uztartuko dituzte.
Miriam Cepeda organo-jotzaileak eta Luis Alberto Requejo klarinete-jotzaileak 2006an ekin zioten elkarreko ibiliari, eta harrezkero asko zan dira Euskal Herrian nahiz nazioartean eman dituzte kontzertuak. Orain gutxi, Eslovakian bira bat egin dute, eta nabarmentzekoak dira Ciferreko Nazioarteko Jaialdian eta Bratislavako Mirbach jauregian emandako kontzertuak.
Organoaren zabalkundean egin duten lana aipagarria da, bai ganbara-musikarako egindako errepertorio klasikoaren moldaketengatik, eta baita gaur egungo musikari eskainitako arretarengatik ere. Biek ala biek Bilboko goi-mailako kontserbatorioan egin zituzten musika ikasketak, eta
ibilbide profesional eta artistiko oparoa eginak dira harrezkero.
Azkena abuztuaren 2an
Fernando Gonzalo organo-jotzaileak eta Gorka Zabaleta txistulariak itxiko dute aurtengo zikloa, abuztuaren 2an, igandea, egingo dute emanaldiarekin. Saio hori Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatu du.