103 legorretarrek odola eman dute
Urteko bigarren ateraldian batutako emaileekin oso pozik agertu dira elkartekoak
Legorretan urteko bigarren odol ateraldia egin dute eta 111 legorretar joan ziren, horietatik 103k eman ahal izan zuten odola. Legorretako odol emaileen elkarteak emaitzak oso ontzat hartu ditu eta eskerrak eman dizkie legorretarrei. Zumarragan hileko ateraldia datorren asteartean egingo dute, uztailak 28. 16:30etik aurrera txandak hartzeko txartelak banatuko dituzte eta ateraldiak 17:15ean hasiko dira 20:00etara arte. Emaileei mokadutxoa emango diete odol eman eta gero.