Triki poteoa, ekitaldi nagusia eta bertso-kantu afaria egingo dituzte, 19:00etatik aurrera.
Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka Seguran egindako elkarretaratzea, ekainean. / Eskeine Legorburu
Ekainean
Goierriko zortzi Herriko taberna ixteko epaia berretsi zuen Auzitegi Gorenak. Segurako Elorri elkartea dago zortzi horien artean. Epaia salatzeko, eta Elorri eta Elorripe irekita nahi dituztela aldarrikatzeko, Libre eguna antolatu dute biharko Seguran.
Triki-poteoarekin hasiko dira, eta iluntzean bertso-kantu afaria egingo dute, plazan. Ekitaldi nagusia, berriz, 20:30ean izango da. Eskutik eskura pasako dute elorria, eta bakoitzak Elorriren aldeko esaldi bat esateko aukera izango du.
EGITARAUA
- 19:00. Triki-poteoa igerilekutik hasita, Imanol Intxaustirekin.
- 20:30. Ekitaldi nagusia plazan: Elorri eskutik eskura.
- 21:30. Bertso-kantu afaria plazan, Jon Iturriotz, Eneko Araiztegi eta Kuxkuxtu txarangarekin. Afarirako tikeak Elorripen daude salgai.