Beste behin ere, haur sahararrak bi hilabete pasatzera etorri dira Goierrira. Guztira hamar haur saharar etorri dira: sei Zumarragara eta Urretxura, hiru Atauna eta bat Beasaina. Azken lau horiei eta beraiek hartu dituzten familiei esker ona adierazteko harrera ekitaldia egin diete gaur eguerdian Beasaingo udaletxean, Aitor Aldasoro alkatea eta Malu Valles zinegotzia bertan zirela.
Haur sahararrei harrera egin diete Beasaingo udaletxean. Beasaingo, Ataungo eta Saharako argazkiak sailkatu dituzte kartulinetan.
Beasaingo futbol taldeak eta Gurutze Gorriak opariak eman dizkiete lau mutilei: motxila, baloi eta Beasaingo futbol taldearen kamiseta bana. Gustura jaso dituzte opariak haurrek. Izan ere, Saada elkarteko Ainara Lasak adierazi duenez, haur saharrarak futbolerako bizi dira.
Bi hilabete hauetan basamortuko berotik urrunduko dira Goierrira etorritako haur sahararrak, “igerilekuan, hondartzan eta errekan freskatuz”. Horrekin batera, mediku azterketak egin eta elikadura zaintzeko ere garrantzitsuak dira basamortutik kanpo egindako egonaldia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.