Igogailua apurtuta eta matxuratuta utzi dute
Uztailaren 2tik 3ko goizaldean gertatu zela esan du Mikel Serrano alkateak, Santa Isabel jaietan. 20-30 gaztetxo, 14-15 urte bitartekoak alkateari adierazi diotenez. San Gregorioko igogailua birrindu egin zuten: kristalak apurtu,
Uztailaren 2tik 3ko goizaldean gertatu zela esan du Mikel Serrano alkateak, Santa Isabel jaietan. 20-30 gaztetxo, 14-15 urte bitartekoak alkateari adierazi diotenez. San Gregorioko igogailua birrindu egin zuten: kristalak apurtu, motorrak matxuratu, ateak puskatu… Igogailua ez dabil ordutik. Oronak konpontzeko behar diren piezak eskatu behar izan ditu eta abuztuan konponduko dutela esan du alkateak, “lehenbailehen”. Ez da goizalde hartan jazotako gisa horretako ekintza bakarra. Piedad eta Soraluze kalean zirkulazio seinaleak bota zituzten eta edukiontziak botata agertu ziren. Igogailua konpontzeak 6.000 eurotik gorako kostua izango du.