Larruazala aztertzen
Minbiziaren Aurkako Elkartearen unitate ibiltaria Beasainen dago 13:00ak arte. Eguzkia arretaz hartzeko gomendioak emateaz gain, melaninaren neurketa ere egiten ari dira.
Autoesplorazioa egiteko aholkuak – Ispiluaren aurrean ikusi: bularraldearen aurreko aldea, sabelaldea, eremu pelbikoa, sabelaldea, eremu pelbikoa, hankak, besoak, besaurreak, eskuak, hatz tarteak eta azkazalak. Ikuskatu aurpegia, lepoa, ukondoak, besaurreak, besapeak eta bular azpiak ere. – Gorputz osoko ispiluari bizkarra emanda eta esku ispiluaren laguntzarekin, aztertu gorputzarren atzealdea: lepoa (belarriak ahaztu gabe), sorbaldak, bizkarraren goialdea eta behealdea, ipurmasailak eta hankak. – Eseri oinak aulkian ipinita eta esku ispiluarekin aztertu genitalak eta hanken alboak txorkatileraino. Jarraitu oinak (oin zola, atzealdea eta behatzak), behar tarteak eta azkazalak aztertuz. – Miaketarekin amaitzeko, aztertu buruko ile larrua. Horretarako, jarri ispilu aurrean eta lagundu ile lehorgailuarekin. Senideren edo lagunen baten laguntzarekin, azterketa errazagoa izango da.