Legazpiko Udalak edukiontzi grisak irailean jartzea espero du
EAJk zabor bilketa sistemari buruzko herri galdeketa egingo zuela jaso zuen bere programan eta PSE-EEk, berriz, errefusarentzako edukiontzi grisak jarriko zituela. Uztailaren 9an bi alderdiek gobernu akordioa sinatu zuten eta bertan galdeketa egin arte edukiontzi grisak jarriko zituztela jaso zuten. Edukiontzi hauek abuztua heldu baino lehenago jarri nahi zituzten, baina Sasietako gobernu organoak eratu arte ezin dute hori egin. Gobernu organo hauek irailean eratuko direla uste da. Bestalde, herri galdeketa urtea amaitu aurretik egitea espero dute.