Euskal Herriko ordezkari gisa arituko da eta Alemaniako, Austriako, Suitzako, Esloveniako eta Hego Tiroleko kirolariak izango ditu aurkari. Euskal Herriko taldea 15 segalarik osatzen dute, eta Garmendia izango da ordezkari goierritar bakarra. Urtean zehar egin dituzten kanporaketetan lortutako puntuen arabera osatu dute taldea, eta Garmendiarekin batera lehiatuko dira Euskal Herriko beste 14 segalari.
Nesken taldean Alaitz Imaz (Hernialde, Gipuzkoa), Ainhoa Mazkiaran (Altsasu, Nafarroa), Ainhoa Galarraga (Ibarra, Gipuzkoa), Irati Astondoa (Zeanuri, Bizkaia) eta Ainara Otamendi (Ibarra, Gipuzkoa) arituko dira. Mutilen taldean, berriz, segalari denak gipuzkoarrak izango dira: Bixente Mitxelena (Oiartzun), Jesus Mari Goenana (Errezil), Koldo Arzelus (Tolosa), Julen Gabirondo (Urnieta), Andoni Urrutia (Oñati), Oier Urkola (Anoeta), Jon Otegi (Oiartzun), Mikel Lizartza (Tolosa), Suharri Irazustabarrena (Astigarraga) eta Aimar Garmendia zaldibiarra.
Nazioarteko herri kirol ekitaldi mediatikoena
Ostiralean aurkeztu zuten Euskal Herriko ordezkarien taldea Loiolan bertan, eta aurkezpenean adierazi zutenez Europako Sega Txapelketa “urteko Europako nazioen arteko herri kirol ekitaldi mediatikoena” izango da abuztuaren amaieran jokatuko dena. Hala ere, txapelketa “ez da kirol ekitaldi soil bat izango, herrien arteko anaitze bat” izango dela esan baitute antolatzaileek. “Kultur erakustaldi ezberdinak” ere ikusi ahalko dira.
Txapelketaren inguruko informazio guztia jasotzeko webgunea ere osatu dute Zaldibiako Almitza elkarteko kideek eta txapelketaren antolatzaileek:
www.loiola2015.eus