Alex Aranburu: "Profesionalekin aritzeko aukera ez da egunero izaten, eta aprobetxatzen saiatuko naiz"
Murias Team taldearekin hiruzpalau lasterketatan parte hartuko du, proba modura. Txirrindulari profesionalekin ariko da, hortaz. Gustura dago ezkioarra, eta emandako aukera ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko dela adierazi du.
Ostiralean izango du lehenengo lasterketa, Getxon (Bizkaia). Gainontzekoak irailean izango ditu. “Gauzak ahalik eta ongien egitea eta lasterketak bukatzea izango da nire helburua”, adierazi du. Ikasketak amaitu berri ditu Aranburuk, eta txirrindularitzari eskaini nahi dio orain bere denbora. “Hori da nire helburua, eta saiatu egin beharko naiz, behintzat”.
Alex Aranbururi egidako elkarrizketa osoa bihar argitaratuko du Goierriko Hitzak.
Cafés Baqué-Conservas Campos taldearekin egin du denboraldia Alex Aranburu (Ezkio, 1995) txirrindulariak, afizionatu mailan. Orain, berriz, pauso bat gehiago emango du, izan ere,