«Aurtengo oporretan, familiak Kanariar Uharteetara joango dira batez ere»
Edurne Martinezek (Urretxu, 1976) Urretxuko Barceló Bidaiak agentzian lan egiten du.
Aurtengo oporretan, nora joango da jendea?
Familiak, batez ere, Kanariar Uharteetara. ...
Edurne Martinezek (Urretxu, 1976) Urretxuko Barceló Bidaiak agentzian lan egiten du.
Aurtengo oporretan, nora joango da jendea?
Familiak, batez ere, Kanariar Uharteetara. Hegazkinari beldurra dioten asko Benidormera joango dira eta gazteak Europara: Sizilia, Malta…
Eta zu?
Oraindik ez dut erabaki: urtero berdin ibiltzen naiz.
Hondartza ala mendia?
Hondartza, inongo zalantzarik gabe.
Herrialde bat?
Mexiko.
Zure hondartza kuttuna?
Zarauzkoa, umetan oporrak han igarotzen bainituen.
Zaletasun bat?
Bidaiatzea.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen edozein. La herbolera, adibidez, asko gustatu zitzaidan.
Musika talde bat.
Joaquin Sabina.
Abesti bat.
Asko.
Pelikula bat.
Dirty dancing.
Goierriko txoko kuttuna.
Urretxuko Gernikako Arbola plaza, San Joan gauean.
Janari bat.
Mariskoa.
Edari bat.
Ura.
Amets bat.
Asko.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nire amamak egindako edozein eta nire amak eskuz egindako guztiak.
Gorroto duzuna.
Gaizki usaintzen duen jendea.
Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke sekula alkate izango.
Urretxun biziko ez bazina…
Kostaldean.