Abuztuan geldialdia egingo du Legazpiko Elkartasun Saskia egitasmoak
Udako oporrak direla eta, Legazpiko Elkartasun Saskia egitasmoak geldialdia egingo du abuztuan. Egitasmo hau udaleko Gizarte Zerbitzuek bultzatu dute, Nagusilan eta Garaguneren laguntzarekin. Herriko supermerkatu handienetan (Kale Nagusiko Eroski, Laubideko Eroski, BM eta Todo Todo) herritarrek ematen dituzten elikagaiak jasotzen dituzte eta premia larria duten herriko familiei ematen dizkiete. Boluntarioek irailean ekingo diote lanari berriro.
Elkartasun Saskiak bi helburu ditu: herritarren artean elkartasuna bultzatzea eta familiei laguntzea. Elikagaiak jaso nahi dituzten familiek Gizarte Zerbitzuetan eman behar dute izena. Kanpainaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete boluntarioei eta emaileei.