Amalurren 33. urtemugan libre eta bizirik nahi dute elkartea
Zumarragako Amalur elkarteak bere ibilbidea abiatu zuenetik 33 urte beteko ditu datorren uztailaren 31n, ostiralarekin. Gorabeheratsuak izan dira urte hauek, gazi-gozoekin, baina beti ere herritarrek politika eta kultura era askean
Zumarragako Amalur elkarteak bere ibilbidea abiatu zuenetik 33 urte beteko ditu datorren uztailaren 31n, ostiralarekin. Gorabeheratsuak izan dira urte hauek, gazi-gozoekin, baina beti ere herritarrek politika eta kultura era askean bizitzeko gunea izatea izan dutela helburu diote elkartetik. “Orain ordea kinka larrian aurkitzen gara, ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak, premisa faltsuetan oinarriturik, elkartea ixteko agindua eman baitzuen. Horrelako bidegabekeria salatzeko Amalur LIBRE ETA BIZIRIK mantentzea erantzunik onena izango delakoan gaude”. Salaketa, aldarrikapena eta urteurrena uztartuko dituzte ostegunean, hilak 30. Arratsaldeko 18:30tan batzar irekia egingo dute elkartean bertan, ondoren kalejira izango da eta 21:30tan afari herrikoia ospatuko dute Elizkaleko plazatxoan. Afaritarako txartelak Motz, Apatxe, Hirukia eta Korta tabernetan edo zuzendaritzako kideei eskatuz eskuratu daitezke.