Mila euro jasoko ditu irabazle bakoitzak. Egun bakar batean Beasaingo dendetan gastatzea da baldintza.
Sabadell Guipuzcoanoko Jon Mikel Kortak eta Itziar Mahavek eta Beasaingo Udaleko alkateordeak, Leire Artolak, eman dituzte sariak.
Sabadell Guipuzcoano bankuak Beasainen egin duen
Beasainen sinesten dugu kanpainak baditu irabazleak. Bezeroen artean egindako zozketan, Aranburu oinetakoak dendan erosketak egin dituen
Arantza Azurmendi Ermina izan da irabazlea. Mila euroko txekea jaso du Azurmendik, eta egun bakar batean Beasaingo dendetan egin beharko ditu erosketak.
Beasaingo 119 merkatarik bat egin du Sabadellen kanpainarekin. Era horretan, merkatariak ere saritu nahi izan ditu Sabadell Guipuzcoanok. Kasu horretan,
Bideluze tabernari, Miren Herrera Virumbralesi, egokitu zaio beste mila euroko saria.
Sari banaketa ekitaldian, irabazleekin batera, Sabadell Guipuzcoanoko Jon Mikel Korta eta Itziar Mahave, Leire Artola Beasaingo Udaleko alkateordea eta Bareak merkatari elkarteko kideak izan dira.