San Adriango tunelera bisita gidatua antolatu dute abuztuaren 8rako
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoaren barruan dauden herritarrei zuzenduta dago bisita, Segurako Udalak jakinarazi duenez; eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egiten dituen indusketak ikusi eta tunelaren inguruko historian sakontzeko aukera egongo da irteeran.
Abuztuaren 8rako jarri dute hitzordua; 12:00etan San Adrianen egon behar da. Baina Seguraren kasuan, adibidez, aurrez izena eman beharko da. Turismo bulegora jo behar da horretarako, abuztuaren 6a baino lehen. 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita turismo bulegoa, eta informazio gehiagorako 943 80 17 49 telefonora deitu daiteke, edo mezu bat bidali turismoa@segura.eus helbidera.