Sabadell Guipuzcoano bankuak Ordizian egin duen kanpainaren barruan izan dira sarituak.
Ordiziako Maite Brezmesek eta Farma Etxek jaso dituzte mila euroko erosketa txekeak.
Ordiziako Azurmendi harategian erosketak egin dituen
Maite Brezmesek jaso du Sabadell Guipuzcoano bankuak zozkatutako mila euroko erosketa txekea. Egun batean, Ordiziako dendetan gastatu beharko ditu mila euroak.
Sabadell Guipuzcoanoren kanpainan Ordiziako 95 merkatarik hartu dute parte. Merkatariak ere saritu nahi izan ditu banketxeak eta kasu honetan
Farma Etxe parafarmazia izan da mila euroko txekea jaso duena.
Saribanaketa ekitaldian, Sabadell Guipuzcoanoko Jon Mikel Korta eta Jose Luis Sarasola eta Jose Migel Santamaria alkatea izan dira.