Beasaingo CAF enpresak urteko lehen seihilekoaren emaitzak eman ditu ezagutzera. Iazko epe berarekin alderatuta, irabazi garbiak %26 jaitsi dira (32,7 milioi). Jaitsiera hori zergen igoerarekin lotu du CAFek, eta Brasilgo erralaren balioaren galera ere aipatu du. Urtarriletik hona, 660 milioi euroko fakturazioa izan du, iazko epe berean baino %10,7 gutxiago.
Eskaera zorroa, berriz, inoizko handiena daukala zabaldu du CAFek. 5.396 milioi euroko eskaerak dauzka, orain urtebete baino %11 gehiago. Eskaera horien %80 atzerrian egiteko dira.