TAO zerbitzua eten egingo da abuztuan Beasainen, irailaren 1a arte
Beasaingo Udalak jakinarazi du abuztuan ez dela martxan egongo TAO zerbitzua, berau arautzeko udal ordenantzak jasotzen duena aintzat hartuta. Mariarats kalean jarritako aparkaldi mugatuko eremuan ere nahi adina denboran utzi ahalko da autoa abuztuan zehar. Irailaren lehenean jarriko dira atzera martxa bi zerbitzu horiek.