Bertso-afaria bihar Maizpiden Zubeldia eta Urdangarinekin
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak antolatutako 41. udako ekintzen barruan, bertso-afaria izango da bihar asteazkena, hilak 5, Maizpideko jangelan, 20:30ean. Iban Urdangarin ataundarra eta Iker Zubeldia zegamarra ariko dira bertsotan. Abuztuko beste hiru asteazkenetarako beste horrenbeste emanaldi ere antolatu ditu Maizpidek: hilaren 12n, Arkaitz Astiazaranen Euskal altxorretan barrena ikus-entzunezkoa izango da; hilaren 19, Zirika Zirkusen Nik egin beharko & ko ikuskaria; eta hilaren 26an, Ixabel Milleten Emozionategia. Hiru emanaldiok Maizpideko zine-aretoan izango dira, 21:30ean.













