Aurten ere eskainiko da luntxa Andra Mari egunean
Itsasondoko jai nagusiak Andra Mari egunaren inguruan ospatzen ziren lehen, baina 2002az geroztik, irailean izaten dira. Hala ere, abuztuaren 15a ospatzen da oraindik. Aurten ere antolatu dira herriko zaindariaren inguruan hainbat ekitaldi.
Aurtengoan, bezperan hasiko dira ospakizunak, ostiralean, hilak 14. Bazkaria izango dute jubilatuek 14:00etan Bizi-nahi elkartean. Egun handia larunbata izango da ordea. Txistularien goiz eresiarekin esnatuko dira itsasondoarrak 09:00etan, eta meza izango dute 11:00etan. Eguerdian, mezaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta ondoren toka txapelketa hasiko da goiko plazan. Arratsaldean izango du jarraipena festak, beheko plazan 19:00etan hasiko den sagardo dastaketarekin.